Zuek seguraski ez dakizue, baina informatika munduan, programatzeko lengoia berri bat ikasten denean, berarekin sortzen den lehen programari "Hello world" izena jartzen zaio. Guk gauza berbera egingo dugu, eta gure blogaren lehen iruzkina munduari kaixo esateko erabiliko dugu.
Eta orain, lanari ekingo diogu. Hauxe da egin beharrekoa:
Zuen pendribetan instalatu beharko duzue programa eramangarriak erabilera errazten duen plataforma. Instalatzailea 'IKASLEAK' karpetan daukazue, '2C' azpikarpeta, eta hor 'INFOR' barruan, momentuz, dagoen fitxategi bakarra. Hori kopiatu eta instalatuko dugu gure USB-etan. Hortik aurrera egin beharrekoa jakiteko... adi egon irakasleak esaten duenari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina