Sentitzen dut, benetan, baina gaur ezin izango naiz zuekin egon. Beste batean kontatuko didazue zer ekarri dizueten Erregeek, edota Olentzerok. Eta oporren bueltako lehen eguna izanda, jarriko gara lanean. Aprobetxatuko dugu apur bat birpasatzeko aurrekoetan egindakoa.
Hasteko, IKUSI (ez irakurri) dokumentu HAU. Eredu moduan erabiliko dugu.
Guk egin beharrekoa oso erreza da: Writer erabiliz, ikusi duzuen dokumentuaren moduko bat sortu behar duzue, gutxienez ezaugarri hauekin:
- 3 letra mota desberdin, zuek nahi dituzuenak. Saiatu irakurtzeko errezak direnak erabiltzen;
- 3-4 testu-koadro, orrialdearen leku desberdinetan;
- Testu-koadro artean argazki bat.
Gaia zuek nahi duzuena, hemen ideia batzuk:
- Kirol bat eta bere arauak;
- Musika talde edo abeslari bat eta berari buruzko datuak (diskografia, sariak,...);
- Aktore/aktoresa bat eta pelikulak, serieak, sariak,...;
- Animaliaren bat eta arrazak, datuak,...
Erabiltzeko testuak, behar edo nahi izatekotan, wikipedia edo beste gune batzuetatik atera ditzakezue, ez dira zertan originalak izan behar.
Ondo pasa lanean, eta obeditu zuekin dagoen irakasleari, mesedez. Adio!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina